Gizartea -

Payaren heriotza

Carromerok ez zeukan punturik gidabaimenean Kubara joan zenean

PPko Belaunaldi Berrien agintariak 45 bat isun ditu pilatuta iaztik, gehiegizko abiaduran gidatzeagatik eta aparkatzea debekatuta dagoen lekuetan autoa uzteagatik.

Carromerok gidatzen zuen autoaren irudia, istripuaren ostean
Carromerok gidatzen zuen autoaren irudia, istripuaren ostean. Argazkia: EFE
Carromerok gidatzen zuen autoaren irudia, istripuaren ostean

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angel Carromero PPko Belaunaldi Berrien agintariak gidabaimeneko puntu guztiak galduta zituen Kubara joan zenean, eta horrezkero, espedientea zabaldu zioten. Carromero behin-behineko espetxealdian dago Habanan Oswaldo Paya auto-istripuan hil zenetik.

Angel Francisco Carromerori aurtengo maiatzaren 18an jakinarazi zioten Madrilgo Agintaritzaren Aldizkarian espedientea zabaldu ziotela gidabaimeneko puntu guztiak galduta zituelako. Aldizkarian beste pertsona batzuen izenak ere agertzen ziren eta alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea zutela aipatzen zen.

El Pais eta El Mundo egunkariek zabaldu dutenez, Carromeroren espedientean 36 eta 45 isun artean agertzen dira; horietatik hiru gehiegizko abiaduran joateagatik, horietako bat Cuencako trafiko zuzendaritzak jarritakoa, 520 eurokoa, eta sei puntu galtzea ekartzen zuena. Kasu horretan baimendutako abiadura bikoiztu zuen Carromerok.

Gainerako isunak Madrilen jarri zizkioten, txarto aparkatzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea