Gizartea -
Sutea
Bi pertsona artatu dituzte Donostian, sute batean kea arnasteagatik
Sua Txomin Enea auzoko eraikin batean piztu da, eta kaltedunak kea arnasteagatik artatu dituzte. Itxuraz, okupa batzuk bizi ziren su hartutako etxean.
Erredakzioa
Txomin Enea Donostiako auzoko eraikin batek su hartu ondoren, bi pertsona artatu dituzte, kea arnasteagatik. Herrizaingo Sailaren arabera, okupa batzuk bizi ziren etxe horretan.
08:25 aldera piztu da sua, eraikineko lehenengo solairuan, oraindik nola ez dakitela, eta, berehala, inguruko etxebizitzetako bizilagunei arretaz egoteko ohartarazi diete. Udaltzaingoak inguru osoa eta errepidearen zati bat itxi ditu.
DYAko eta Osakidetzako anbulantziak, suhiltzaileak eta Udaltzaingoa bertaratu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea