Gizartea -
Eguraldiaren iragarpena
Euria eta tenperatura freskoa igandean, EAEn
Eguraldiak hobera egingo du astelehen arratsaldetik aurrera, eta eguzkia ere agertuko da, batez ere hegoaldean.
Erredakzioa
Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da igande osoan eta euria egingo du, batzuetan mardul, batez ere egunaren bigarren partean eta kantauri isurialdean.
Gainera, trumoi-ekaitzak ere izan daitezke. Iparraldeko haizea ibiliko da, kostaldean bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira; 20-22 ºC artekoak izango dira lurralde osoan.
Astelehena
Hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira egun osoan. Goizean urdinguneak izango dira nagusi, eta tenperatura 25 ºC ingurura igoko da barnealdeko puntu askotan.
Arratsaldean, berriz, hodeiak ugaritzen joango dira, eta gauean zaparradaren bat edo beste bota dezake. Ez da baztertzen trumoiak ere jotzea. Mendebaldeko haizea ibiliko da goizean, eta eguerditik aurrera ipar-mendebaldekoa.