Gizartea -
Nafarroan
ONCEk 9 milioi eurotik gora banatu ditu Altsasun
Jesus Maria Muniain ONCEko saltzaileak banatu du zortea oraingoan: 12k erositako kupoi bakoitzeko 30.000 euro jasoko dituzte, eta beste batek 9 milioi euro.
Erredakzioa
ONCEko Kuponazoak 9.330.000 euro banatu ditu Altsasun (Nafarroa). Jesus Maria Muniain ONCEko langileak saldu ditu kupoiak. Horrela, 12 herritarrek kupoi bakoitzeko 30.000 euro bakoitzeko jasoko dituzte, eta beste herritar bakar batek, berriz, 9 milioi euro irabazi ditu.
ONCEk ohar baten bidez jakitera eman duenez, saldutako kupoi gehienak Altsasuko Zumalakarregi Plazako "Bar JJ" tabernan erosi zituzten.
Gainera, abuztuak 3ko Kuponazoak dirua banatu du Andaluzian, Gaztela eta Leonen, Katalunian, Galician, Euskadin eta Murtzian ere. Halaber, ONCEko bigarren sariek 100.000 euro banatu dituzte Katalunian eta Andaluzian.