Gizartea -

Hilketa matxista

Getafen bikotekide ohia hil zuen gizona atxilotu dute bigarrenez, lehenengoan aske utzi ostean

Igande gauerdian Poliziaren aurrean agertu zen, hilketa gertatu zenean kanpoan zegoela zioten froga faltsuekin.

Gizon batek emazte ohia hil du Getafen. Argazkia: EFE
Gizon batek emazte ohia hil du Getafen
Gizon batek emazte ohia hil du Getafen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak gizon bat atxilotu zuen Getafen larunbatean, emazte ohia hil zuelakoan. Atxilotuak aurrekariak zituen, tratu txarrengatik

Bere burua zuritu nahian, igande gauerdian Poliziaren aurrean agertu zen gizona, hilketa gertatu zenean kanpoan zegoela erakusten omen zuten froga faltsuekin. Hasiera batean, aske utzi zuten, baina ikerketak aurrera egin ahala, berriro hartu zuten atxilo.

Hain zuzen ere, agenteek ondorioztatu zuten berak hil zuela 39 urteko emakumea, Madrilgo Poliziaren Buruzagitza Nagusiak jakinarazi duenez.

Esan bezala, 50 urteko gizonak aurrekariak zituen biktimari iraganean egindako tratu txarrengatik; horregatik, hain zuzen, VioGen indarkeria kasuak aztertzen dituen sisteman erregistratuta zegoen, iturri horiek zehaztu dutenez.

Sistema horrek indarkeria matxista kasuekin lotuta dauden biktimak eta horien bikotekideak edo bikotekide ohiak ikertzen ditu. Oraindik, baina, ez dute argitu atxilotuak urruntze agindurik ote zeukan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril Matxismoa