Gizartea -

Suteak

Sua 'kontrolik gabe' dago Gomeran, eta guztiz itzalita Palman

Palmako sutea kontrolpean zegoen larunbat arratsaldetik. Gomerako sutea "kezka handia" sortzen ari da inguruko biztanleen artean.

Palmako Mazo udalerriko bi sutek piztuta jarraitzen dute. Argazkia: EFE
Suteak Kanarietan | Palmako sutea itzalita, eta Gomerakoa, bizirik
Gomerako sutea 'kontrolik gabe' dago

00:33

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palman ostiralean hasitako sutea gutiz itzaltzea lortu dute, 15:15ak aldera, Ibanat Balear Irletako Natura Institutuak jakitera emandakoaren arabera. Sutea Son Vida urbanizazioan hasi zen.

Suteak bi egun iraun ditu eta sei hegazkin, lurreko hiru talde eta Ibanateko bi tanketa jo eta ke ibili dira sugarrak itzaltzeko, Palmako suhiltzaileekin eta Udaltzaingoarekin batera.

Palmako sutea kontrolatzea lortu zuten larunbatean, 17:30ean, eta ordutik Balear Irletako Natura Institutuko bi brigada lanean izan dira sua guztiz itzali arte.

Eguraldiak sutea itzaltzea erraztu du, izan ere, teknikarien aurreikuspenen arabera, sua itzaltzeko beste bi egun behar izango lirateke.

Gomera, 'kontrolik gabe'

Paulino Rivero Kanarietako Gobernuko presidentea "oso kezkatuta" agertu da Gomerako sutearen egoera ikusita, sua "kontrolik gabe" baitago eta Garajonay Parke Nazionalera iritsi baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea