Gizartea -
Alde zaharrean
Bi atxilotu Gasteizen, Ertzaintzaren aurka botilak botatzea leporatuta
Osakidetzako mediku-taldea gaixo bat artatzen zegoen. Hauek babesteko hainbat ertzain zeuden bertan, eta 26 eta 38 urteko atxilotuek hauen aurkako botilak bota zituzten.
Erredakzioa
Ertzaintzak bi gizonezko atxilotu ditu goizalde honetan Gasteizen, agintariaren agenteen aurkako delitua leporatuta, alde zaharrean izandako istiluetan parte hartu ostean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Gertaera 05:00ak aldera jazo da. Aiztogile kalean Ertzaintza patruila bat eta Osakidetzako anbulantzia bat eskatu dituzte, lagun bat gaixo zegoelakoan. Osakidetzako mediku-taldea gaixo bat artatzen zegoela, ertzainek irainak eta objektuen jaurtiketak jaso dituzte, gehienbat, botilak.
Agenteek airera tiro egin dute eta bi lagun atxilotu dituzte. Atxilotuak 26 eta 38 urteko gizonezkoak dira. Herrizaingo Sailak argitu duenez, 38 urtekoak desordena publikoarekin lotutako delituengatik aurrekari penalak ditu.