Gizartea -

Loiu

Informatika-sistemaren hutsak arazoak sortu ditu Bilboko aireportuan

Arazoak fakturazioari eragin dio, baina, hala ere, goizerako aurreikusitako 23 hegaldi gehienak euren orduan edo minutu gutxi batzuren atzerapenarekin atera dira.

Fakturazioa eskuz egin behar izan dute bi orduz, Loiuko aireportuan. Argazkia: EITB.
Loiu atzerapenak | Huts batek arazoak sortu ditu Loiuko hegaldietan
Fakturazioa eskuz egin behar izan dute bi orduz, Loiuko aireportuan. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko aireportuko informatika-sistemak huts egin du eta ondorioz atzerapenak izan dira goizeko 23 hegaldietako ekipajeen fakturazioan.

AENAren arabera, sistemak 11:00etan huts egin du, eta ezinezkoa izan zaie hegaldi bakoitzeko bidaiarien identitatea elektronikoki baieztatu, jendea bere ekipajea fakturatzera zihoanean.

Hutsaren eraginez, Loiun ari diren konpainia guztiek eskuz egin behar izan dute fakturazioa, eta horrek atzerapenak eta jende-ilarak sortu ditu.

Hala ere, goizerako aurreikusitako 23 hegaldi gehienak euren orduan atera dira edo minutu gutxi batzuren atzerapenarekin.

Eguerdirako, konponduta

Sistemaren hutsa 12:30ak aldera konpondu dute, eta irteeretako atariak eta fakturazioenak normal jardun dute ondotengo orduetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea