Gizartea -

Sutea

Lau pertsona eraman dituzte ospitalera Donostian, kea arnasteagatik, bi suteren ondotik

Egia auzoan izan da suteetako bat, eta Fernando Sasiain kalean bestea. Lehenengoan, hiru pertsona eraman dituzte ospitalera kea arnasteagatik; bigarrenean, emakume adineko bat.

Egia auzoko lokal batean izandako sutea. Argazkia: EFE
Egia auzoko lokal batean izandako sutea
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte Donostian, okupatzen ari ziren lokalean izandako sutearen ondorioz

0:44

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru lagun (horietako bat konortea galduta) eraman dituzte Donostia Ospitalera gauerdian, kea arnasteagatik. Gipuzkoako hiriburuko suhiltzaileek jakitera eman dutenez, su hartu duen lokal batean zeuden lotan hirurak.

03:00ak aldera piztu da sua, lokalaren zero kotan, Donostiako Egia auzoko Iruresoro kalean, baina beheko solairuan "hiru okupa harrapatuta gelditu dira", iturriek zehaztu dutenez.

Suhiltzaileek konorterik gabe zegoen pertsona bat artatu dute tokian bertan, baina anbulantzian sartu eta jarraian bere onera itzuli da, aipatu iturrien arabera.

Ezbehar hori gertatu eta gutxira, beste sute baten berri jaso dute suhiltzaileek; kasu honetan, Fernando Sasiain kaleko etxebizitza batean piztu da sua, eta bikote gazte bat bere kabuz atera da handik. Hala ere, sarrerako atetik urrutien zegoen logelatik, emakume adineko bat atera dute suhiltzaileek, eta ospitalera eraman kea arnastu duela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Suteak argazkiak Gizartea albisteak Gaurko titularrak Gaurko azken orduko albistea