Gizartea -

ARABA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, haur pornografia edukitzea eta partekatzea egotzita

Atxilotuak aurrekariak ditu gisa horretako delituengatik. AEBko gobernuz kanpoko erakunde batek salatu zuen Espainiatik pertsona bat eduki pedofiloak sarera igotzen ari zela bilaketa atari ezagun baten zerbitzuak erabiliz.

Argazkia: Polizia Nazionala / Espainiako Barne Ministerioa
Argazkia: Polizia Nazionala / Espainiako Barne Ministerioa
Argazkia: Polizia Nazionala / Espainiako Barne Ministerioa

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak 30 urteko gizon bat atxilotu zuen pasa den urrian Gasteizen, adingabeak galbideratzea leporatuta, haur pornografia izan eta Internetez partekatu duelakoan. Atxilotuak aurrekariak ditu gisa horretako delituengatik.

Polizia Nazionalak gaur goizean ohar baten bidez jakinarazi duenez, urte hasieran abiatu zuen ikerketa AEBko gobernuz kanpoko erakunde batek egindako salaketaren ondotik. Zehazki, NCMEC izeneko irabazi asmorik gabeko erakundeak salatu zuen Espainiatik pertsona bat eduki pedofiloak sarera igotzen ari zela bilaketa atari ezagun baten zerbitzuak erabiliz. 

Ikertzaileek egiaztatu zuten interneterako konexioak Arabako hiriburutik egiten zirela, eta azkenean erabiltzailea identifikatzea eta bere helbidea zehaztea lortu zuten.

Iragan urrian, agenteek bi etxebizitza miatu eta haur pornografia zuten hainbat gailu elektroniko atzeman zituzten. Hori guztia dela eta, 30 urteko gizonezkoa atxilotu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Umeak albisteak gaur