Gizartea -
Etxeko indarkeria
Emakume batek haren ama hil du makila batekin buruan jota
Erasotzaileak, 43 urteko alabak, 35 zentimetroko makila batez kolpeak eman zizkion amari, hil egin zuen arte. Gertakaria Valentzia jazo da.
Erredakzioa
79 urteko emakume bat hil da Algemesi herrian, Valentzian, 43 urteko alabak buruan makila batez emandako kolpeen eraginez, Polizia Nazionaletik adierazi dutenez.
Erasoa atzo gertatu zen, 21:45ean, eta, iturri berek esan dutenez, "garrasiak eta kolpeak" entzun ziren heriotza gertatu zen etxebizitzan. Larrialdietarako zerbitzuek abisua jaso zuten eta bertara iritsitakoan, etxebizitzako atea itxita topatu zuten. Ireki ezin zela frogatu eta atea bota egin zuten. Barruan emakume bat topatu zuten, lurrean, odol artean. Ondoan, alaba zegoen, 35 zentimetroko makila batekin amari kolpeak emanez.
Ezin izan zuten ezer egin emakumearen bizitza salbatzeko, eta alaba atxilotu egin zuten.