Gizartea -
LAPURRETA BARAKALDO
Ertzaintzak bi lapur atxilotu ditu La Caixako sukurtsal batean
Barakaldoko San Bartolomé kalean izan da lapurreta. Ez da zauriturik egon.
Erredakzioa
Ertzaintzak bi lagun atxilotu ditu Barakaldoko San Bartolomé kaleko La Caixako sukurtsalera bat batean sartu direnean, lapurreta egiteko asmoz. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Agenteek arratsaldeko ordu bietan jaso dute deia, eta patruila-auto ugari bertaratu dira. Bankuko bulego barruan harrapatu dituzte bi lapurrak. Aurpegia eztalita sartu dira banketxean, eta simulatutako arma laburrak eta labana bat zeramaten.
Momentuan atxilotu 46 eta 47 urteko bi gizonak eta Sestaoko komisaldegira eraman. Bertako langile bat lotu dute eta ahoa zapiz eztali diote, baina zorionez ez da zauriturik egon.
Aurrekari penalak dituzte
Bi lapurrek aurrekari penalak dituzte, horietako batek ekintza beretsuengatik. Ertzaintzak gertatutakoa ikertzen jarraitzen du.