Gizartea -
Trafiko istripua
Gizon bat larri zauritu da Zornotzan, kamioi baten aurka talka eginda
Gizonezkoaren ibilgailuak eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute eta, ondorioz, gidaria autoan harrapatuta geratu da.
Erredakzioa
43 urteko gizonezko batek zauri larriak izan ditu Zornotzan izandako trafiko istripuan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Istripua goizaldeko 4:30etan gertatu da, N-634 errepidean, Zornotzan. Gizonezkoaren ibilgailuak eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute eta, ondorioz, gidaria autoan harrapatuta geratu da. Suhiltzaileek atera behar izan dute.
Istripuaren ondorioz, 43 urteko gizonezkoak zauri larriak izan ditu. Poliziak bi orduz errepidea itxi egin du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea