Gizartea -

Ohion, EEBBetan

Nerabe bat ospitaleratu dute lau egunez Call of Dutyn jolasteagaitik

15 urteko EEBBarra gurasoen aurrean zorabiatu zen deshidratazio zantzu larriekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EEBBetan, Ohioko 15 urteko gazte bat, lau egunez jarraian Call of Duty bideojokoarekin jolasteagatik ospitaleratu dute, deshidratazio zantzu larriekin. Modern Warfare bideo jolasa oso ezaguna da bertako gazteen artean.

CBS telebista katearen webgune ezagun baten arabera, Tyler Rigby izeneko gaztea, ordu gehiegiz bideo jokoarekin jolasteagaitik ospitaleratu dute, lau egun jarraian egon eta gero, deshidratazioak jota zorabiatu egin baita.

Bere familiak adierazi duenez, Tyler zorabiatzen hasi zenean berehala igerri zioten ez zietela zuzenean begietara begiratzen, nahi eta beraien aurrealdean egon. Jennifer Thompson izebak jakinarazi duenez, hitzegiten zeudela kolpe bat entzun zuen, Tylerrek begiratu zion eta ondoren zorabiatuta erori egin zen. Medikuak azkar osatuko delakoan daude.

Gaztearen amak esan duenez, bazekiten semea bere gelatik lau egun horietan komunera joateko eta otarteko bat jateko bakarrik irten zela, eta beldurrak jota zegoela aitortu du. Semea hilko zitzaiola ere pentsatu zuen, hiru aldiz erori baizen zerraldo zorabiatuta.

Horregatik, amak bideo jolasarekin bukatzea erabaki du, eta semearen begi bistatik kentzea. EEBBetako CBS telebista katearen iritziz berriz, bideo jolasak ez du inongo errurik, bere gurasoek bai ordea, ez diotelako ondo arautu jolasean aritzeko ordutegia eta ez dizkiotelako ohitura osasuntsuak erakutsi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea