Gizartea -

Erlijioa

Gotzainek erlijioaren irakasgaia berehala berrezartzeko eskatu dute

Auzitegi Gorenak 2009ko euskal dekretua atzera bota izana txalotu dute, euren iritziz erabat baztertzen zuelako erlijioa ikastetxeetan.

Donostiako gotzaina Jose Inazio Munilla. Argazkia: EFE
Donostiako gotzaina Jose Inazio Munilla. Argazkia: EFE
Donostiako gotzaina Jose Inazio Munilla. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbo, Gasteiz eta Donostiako gotzaitegiek eta Kristau Eskolak erlijioaren irakasgaia berehala berrezartzeko eskatu diote Jaurlaritzari, dagokion araudia berreskuratuz eta eskola orduetara egokituz batxilergoan.

Era berean, Gorenaren epaiarekiko poza azaldu dute, auzitegiak 2009ko erlijioaren euskal dekretua bertan behera utzi baitu. Euren ustez, dekretu honek, erlijioaren irakaskuntza erabat baztertzen zuen, eta hainbat kasutan desagerrarazi ere bai ikastetxe batzuetatik, eskol orduetatik kanpo baizegoen kokatua. Honek guztiak, guraso eta seme-alabekiko diskriminazioa sortzen zuela ere esan dute.

Bere aldetik, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, epaia onartzen duela adierazi du eta ikastetxeei jakinaraziko diela epaiaren berri. Ez du aparteko baloraziorik egin nahi zian. Dekretu hau Ibarretxeren azken gobernuak onartu zuen.

Gotzainen iritziz, Auzitegi Gorenaren epaiak, gurasoei babes konstituzionala ematen die, hain zuzen seme-alabek hezkuntza publikoaren sarean irakaskuntza erlijiosoa jaso dezaten.

Halere, azken hiru urte hauetan dekretuak sortutako kalteak salatu dituzte, eta gotzain eta Kristau Eskolaren baitan, penagarria izan da erlijioaren ikasgaia zentro publiko gehienetan baztertu izan edo ez irakatsi izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea