Gizartea -
BI-625 errepidean
Lau pertsona zauritu dira Arrigorriagan izandako istripuan
Ezbeharra 11:10ean izan da. Furgoneta batek eta auto batek elkar jo dute eta errei bat ordu erdiz itxi egin behar izan dute.
Erredakzioa
Lau pertsona zauritu egin dira BI-625 errepidean, Arrigorriaga inguruan, izandako auto-istripuan, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera.
Istripua 11:10ak aldera gertatu da; herri-lanak egiten ari zen furgoneta batek eta auto batek elkar jo dute.
Herri Lanetako langileak ezbeharraren lekura joan dira, istripuak hondakin eta likido ugari utzi baititu errepidean. Ondorioz, ezkerreko erreia ordubetez itxi egin behar izan dute.
Autoan zihoazen bidaiariak Galdakaoko Hospitalera eraman dituzte, eta herri-lanetako langileak, aldiz, Mutuara.
Lau pertsona zauritu egin dira BI-625 errepidean, Arrigorriaga inguruan, izandako auto-istripuan, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera. Istripua 11:10ak aldera gertatu da; herri-lanak egiten ari zen furgoneta batek eta auto batek elkar jo dute. Herri Lanetako langileak ezbeharraren lekura joan dira, istripuak hondakin eta likido ugari utzi baititu errepidean. Ondorioz, ezkerreko erreia ordubetez itxi egin behar izan dute. Autoan zihoazen bidaiariak Galdakaoko Hospitalera eraman dituzte, eta herri-lanetako langileak, aldiz, Mutuara.