Gizartea -
Gertaera
Aske geratu dira Barakaldon atxilotutako bi ustezko lapurrak
Atzo banku batean lapurtzen saiatu ziren bi gizonezkoak aske geratu dira, epailearen aurretik pasatu ostean.
Erredakzioa
Atzo Ertzaintzak atxilotu zituen bi pertsonak ustez Barakaldoko banku bat lapurtzera zihoazenean aske geratu dira, epailearen aurretik pasatu ostean.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, 46 eta 47 urteko atxilotuak Barakaldoko guardiako epailaren esku utzi dituzte, San Vicente auzoko La Caixa bulegoetan lapurreta egiteko asmoa izatea leporatuta.
Epaileak aske utzi ditu, eta iturriek ez dute zehaztu ea karguekin ala kargu gabe izan den.
Atxilotuei hainbat pistola atzeman zizkieten, baita aizto bat ere.
Ertzaintzako agenteak banketxean sartu zirenenean bertan zeuden bi langileetako bat aulkiari lotuta ikusi zuten, eta ahora ere zapiz lotuta zuen.