Gizartea -

IZENBURU NAGUSIAK

Albiste izango dira: EITB Maratoiaren balantzea, Iruñeko zentsura mozioa eta itunpeko eskoletako greba amaiera

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

EITB Maratoia. Argazkia: EITB Media
EITB Maratoia
EITB Maratoia. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

-EITB Maratoia: 2023ko EITB Maratoiak egun handia bizi izan du gaur, Minbiziaren Aurka Aukera Berriak lelopean. Urtero bezala, egun berezia izan da, eta bertan bildu diren 908.000 euroak minbizia ikertzera bideratuko dira. 

-Iruñeko zentsura mozioa: Iruñeko zentsura mozioak agenda politikoa markatzen jarraitzen du maila guztietan, lokaletik hasi eta estatura. Iruñetik haragoko erreakzio eta ondorioak eragin ditu. UPN Iruñeko alkatetzatik kentzeko lauko itunaren aurrean tonua gogortu dute Nafarroako eta Estatuko eskuineko alderdiek. 

-Itunpeko ikastetxeetako grebaren amaiera: Ostiral honetan amaituko da gizarte ekimeneko ikastetxeetako irakasleen bost eguneko greba, ELA, Steilas, CC. OO., LAB eta UGTk deitutakoa. Sektoreko hitzarmena 2021eko abenduan amaitu zen eta sindikatuek gogorarazi dutenez, "aurreko hitzarmena 10 urtez berritu gabe egon zen, eta langileek 29 greba egun egin behar izan zituzten hitzarmen berria lortzeko". 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak UPN Albisteak Nafarroako Alderdi Albisteak Geroa Bai Minbizia bideoak Alderdi politikoak albisteak Gaixotasunak bideoak Gizartea EH Bildu Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Hezkuntzako albisteak 2024 Maratoia 2024 EITB Sindikatuak Espainian Lan gatazkak Irakasleak