Gizartea -

Naveros del Pisuerga herrian

6 lagun, 3 bizkaitar tartean, hil dira auto istripu batean, Palentzian

Hildakoetako hiru bizkaitarrak ziren. Sei lagunak kotxe berean zihoazen eta horietako hiru adingabekoak ziren.

Sei lagun hil dira Palentzian gertatu den istripu baten, horietako hiru bizkaitarrak. EFE
Sei lagun hil dira Palentzian gertatu den istripu baten, horietako hiru bizkaitarrak. EFE
Palentzian 6 lagun, tartean 3 bizkaitar, hil dira auto-istripu batean

02:38

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru adingabe eta beste hiru heldu hil dira istripu batean, seiak zihoazen furgonetak istripua izan ostean, Naveros del Pisuerga herrian, Palentzian. Hildakoen artean hiru bizkaitar daude.

Larrialdietarako Zerbituzak berretsi dutenez, biktimak 37 eta 38 urteko bi emakume, 18 urteko gazte bat eta 6,12 eta 15 urteko hiru lagun dira.

Hildako bat M.S.M. da, 37 urteko emakumezko bilbotarra, errepidetik ateratako autoko gidaria. Berarekin zihoazen beste bost pertsona ere hil egin dira. Bost horien artean, gidariaren alaba dago, sei urtekoa, eta besteak beste familia batzuetakoak ziren.

Beste hildako bat 12 urteko mutiko bizkaitarra da. M.A.C. Bartzelonako 36 urteko emakumezkoa, eta 15 eta 18 urteko bi neska, biak Burgosekoak.

Furgoneta bidetik atera eta Gaztelako ubidera erori da, Naveros de Pisuerga parean. San Llorente del Paramoko jaietatik bueltan zetozen eta atzeko ibilgailuan senitarteko gehiago zeuden. Bizilagunek kontatu dutenaren arabera, bigarren kotxean hildako mutikoaren ama zegoen eta korrika uretara bota da, baina ezin izan du inor bizirik atera.

Biktimek Zarzosa del Rio herrian pasatzen zuten uda. 20 biztanleko herri txikia da, baina udan senitartekoak joan ohi dira, horien artean hildako sei lagunak.

Hileta bateratua igandean

Sei hildakoei hileta elizkizun bateratua egingo diete igandean Burgoseko Zarzosa de Rio Pisuerga udalerrian.

Hileta herriko elizan eingo dute, 13:00etan, Herrera de Pisuergako (Palentzia) Tanatoriotik aditzera emandakoaren arabera.

Autopsiak eginda, hildakoen gorpuak Herrera de Pisuergara eraman dituzte arratsaldean, Zarzosatik oso gertu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea