Gizartea -
Eguraldia
Beroaldiaren ostean, normaltasunera buelta
Asteartean giro eguzkitsua edukiko dugu, goizean batez ere. Arratsaldean hodeiak ugariagoak izango dira eta ezegonkortasuna areagotuz joango da.
Erredakzioa
Aste hasierako eguraldiaren iragarpenari dagokionez, astelehenaren hasieran zerua hodeitsu egongo da oraindik, baina goiza aurrera joan ahala lainoak desegiten joango dira, Euskalmet meteorologia agentziaren arabera. Eguerdian eguzkia izango da jaun eta jabe, baita arratsaldean ere, baina egunaren amaieran hodeiak ugarituz joango dira berriro.
Bero-hodeiak izango dira eta azken orduetan Pirinioetako zenbait tokitan zaparradaren bat utzi dezakete. Haizea noraezean ibiliko dira; arratsaldean brisa altxatuko da.
Tenperaturak gora egingo du berriro eta altuenak 25-30 ºC-ren bueltan egongo dira.
Asteartea
Asteartean giro eguzkitsua edukiko dugu, goizean batez ere. Arratsaldean hodeiak ugariagoak izango dira eta ezegonkortasuna areagotuz joango da. Bero-hodei handiak garatuko dira eta zaparradak eta trumoi-ekaitzak bota ditzakete.
Goizean hegoaldeko haize ahula ibiliko da eta tenperaturak gora egingo du, bai barnealdean, bai kostaldean.
Tenperatura maximoak barnealdean 30 ºC-tik gorakoak izango dira; kostaldean ere hortik gertu ibiliko dira, baina arratsaldean brisa altxatu eta kostaldeko giroa freskoagoa izango da
Asteazkena
Asteazkenean eguraldi nahasia eta aldakorra espero da, iparraldean batez ere. Goizean goiz zerua hodei gutxirekin egongo da eta hego-haizeari esker kantauri isurialdean tenperatura altua izango dugu.
Gero fronte bat etorri eta zeruan hodeiak ugaritu egingo dira; arratsaldean zaparrada txikiren bat bota dezake, Pirinioetan trumoi-ekaitzarekin batera.
Haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta aldatzeko unean haize-bolada gogorrak espero dira eta tenperaturaren beherakada gertatuko da iparraldean; hegoaldeko eskualdeetan tenperatura ez da hainbeste jaitsiko eta zeruak nahiko garbi jarraituko du.