Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Bikotekideari amoniakoa botatzeagatik atxilotu dute Bilbon

Atxilotuak 30 urte ditu, eta Ertzaintzak genero-indarkeria leporatu dio. Gertakaria Bilboko Basurtu auzoko etxebizitza batean izan zen, goizaldeko 6etan.

IKER GOMEZ | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, ustez bikotekideari amoniakoa botatzeagatik, etxean eztabaida bat izan ondoren. 

Ertzaintzak ohar batean azaldu duenez, Osasun-zerbitzuek biktima artatu behar izan zuten. Atxilotuari genero-indarkeria leporatu diote.

Atzo, goizeko 6etan, Ertzaintzari Bilboko Basurtu auzoko etxe bizitza batean genero-indarkeria kasu bat egon zitekeela jakinarazi zioten. Hainbat agente bertaratu ziren, eta biktimarekin harremanetan jarri ziren. Eztabaida baten ostean, bikotekideak amoniakoa bota ziola adierazi zuen emakumeak. 

Patruila batek eta osasun baliabide batek biktima artatu zuten, eta, bien bitartean, bigarren patruila bat bikotearen etxera joan zen, eta bertan ertzainek ustezko erasotzailea atxilotu zuten. 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa