Gizartea -

Eguraldia

Urteko azken eguna umel esnatu da, baina atertzera egingo du

Goiza grisa izango da eta zaparradak botako ditu lurralde osoan, baina, orduek aurrera egin ahala, euria egiteari utziko dio eta ostarteak zabalduko dira. Tenperatura minimoak 10 ºC-tik behera geratuko dira eta maximoak ez dira 15 ºC-ra iritsiko. Itsasoari dagokionez, abisu horia dago indarrean.

Euritsu. Argazkia: Jose Luis Azaola.
Euritsu. Argazkia: Jose Luis Azaola.
Euritsu. Argazkia: Jose Luis Azaola.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko zerua estalita eta hodeitsu egongo da igande honetan, eta zaparrada txikiak botako ditu noizbehinka. Elur-kota 1.300 metrora jaitsiko da (Pirinioetan, 1.000 metro ingurura jaits daiteke). Hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin, tenperatura minimoak ez dira aldatuko eta maximoak apur bat igoko dira.

Aurreikusitako tenperatura minimoak 9 ºC-koak dira Donostian, 10 ºC-koak Bilbon eta 4 ºC-koak Gasteizen; maximoak, berriz, 13 ºC-koak Gipuzkoan, 14 ºC-koak Bizkaian eta 10 ºC-koak Araban.

Nafarroan, tenperaturak apur bat behera egingo du ipar partean, isurialde atlantikoko minimoetan nabarmenagoa izango da jaitsiera hori, eta gainerakoan ez da aldaketarik izango, salbu Erriberan, han maximoak apur bat igoko baitira. Termometroak 1 eta 10 ºC artean ibiliko dira Lizarran, 1 eta 9 ºC artean Iruñean, 2 eta 7 ºC artean Erronkarin eta 3 eta 13 ºC artean Tuteran.

Astelehen goizerako, behe-lainoa espero da eta zerua hodeitsu esnatuko da; haize ahul-bizia ibiliko da hego-mendebaldetik. Tenperatura minimoak jaitsi egingo dira apur bat eta maximoak ez dira aldatuko. Araban izotza egin dezake.

Itsasoan, nabigaziorako abisu horia indarrean dago gauerdira arte, lehenengo bi milietan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak