Gizartea -
Istripua izan zuen
Azken agurra egin diote Palentzian hil zen 12 urteko algortarrari
Senideek eta lagunek Ibai Azkueri agur esan diote, Algortan.
Erredakzioa
Senideek eta lagunek azken agurra egin diote Ibai Azkueri, larunbatean Palentziako istripuan beste bost pertsonekin batera hil zen 12 urteko algortarrari.
Ibai Redentor elizan agurtu dute, Algortan. Bere familiak oraindik albistea sinesten ez zuten bizilagunekin batera agur esan dio.
Istripua larunbat goizean izan zen, Ibai Iratirekin, bere lehengusuarekin, eta haren amarekin zihoan beste hiru pertsonekin batera autoan, herriko festa batzuetatik itzultzean. 05:00etan, autoa ubide batera erori zen, Naveros de Pisuergan, Burgosen. Ibaien amak istripua ikusi eta uretara salto egin zuen semeari lagundu ahal izateko, baina ezin izan zuen ezer egin.
Atzo jendetza bildu zen Naveros de Pisuergan sei biktimei egin zieten hiletan.