Gizartea -
Alerta meteorologikoa
Astelehenera arte luzatu dute olatu handiengatik euskal kostaldean ezarritako abisu horia
Igandeko 09:00etatik asteleheneko 06:00ak arte egongo da indarrean abisua. Izan ere, Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5-4 metroko olatuak altxatuko ditu.
EITB Media
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du igande honetarako Euskadin itsasaldeko arriskuagatik, 4 metrorainoko olatuak espero baitira, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Abisu horia 09:00etan aktibatu da, eta bihar arte luzatu dute. Hala, asteleheneko 06:00ak arte egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, olatuen altuera adierazgarria 3,5-4 metrokoa izango da.
Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta, ondorioz, itsaskia sortuko da. Arratsalde-gau partean, itsaskiak behera egingo du, eta itsaskirria izango da egunaren azken orduetan.