Gizartea -

ABISU HORIA

126 km/h-ko haize ufadak neurtu dituzte Trapagaranen, eta 105 km/h-koak Zaldiaranen

Ondorioz, Loiun lur hartu behar zuten zazpi hegazkin desbideratu behar izan dituzte. Bestetik, Sestaoko Obramat biltegia eta haren aparkalekua hustu behar izan dituzte astearte goizean publizitate-zutoin bat gainera erortzeko arriskua dela eta.

Zugaztietatik egindako argazkia. Irudia: Vicente Guinea Gonzalez de Artaza
Zugaztietatik egindako argazkia
120 km/h-tik gorako haize ufadak neurtu dira Zugaztietan eta Cerrojan

0:39

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du astearterako, haize bolada bortitzengatik, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Araban eta Bizkaian 100 km/h-rainoko haize boladak espero zituzten eta Gipuzkoan, berriz, 60 eta 100 km/h artekoak.

Izan ere, Euskadin haize ufada bortitzak neurtzen ari dira; esaterako Trapagaranen 126 km/h-koak izan dira; Karrantzan 124 km/h-koak; Bermeon 117 km/h-koak eta Zaldiaranen -Gasteiz- 105 km/h-koak, Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera

Eguneko lehen orduotan, 112 km/h-ko haize boladak neurtu dituzte Matxitxakon eta 105,5 km/h-koak Zugaztietan. 

Ondorioak

Egoera honen ondorioz, AENAk jakinarazi duenez, Loiuko aireportuan lur hartzekoak ziren zazpi hegaldi desbideratu behar izan dituzte beste aireportu batzuetara. Zehazki, Madrildik zetozen bi hegaldi eta Bartzelonatik zetorren hirugarren bat jatorrira itzuli dira Bilbon lur hartu gabe. Erromatik zetorren hegaldi bat Zaragozara desbideratu dute eta Malagatik zetorren beste bat Madrilen gelditu behar izan da. Desbideratu duten azken hegaldea Tenerifetik zetorren eta Bartzelonara bideratu dute.

Bestetik, Sestaoko Obramat biltegia eta haren aparkalekua hustu behar izan dituzte astearte goizean publizitate-zutoin bat gainera erortzeko arriskua dela eta, Udaleko iturriek baieztatu dutenez. Udaltzaingoa eta Ertzaintza ingurua zaintzen ari dira eta, haizearen indarra jaisten denean, suhiltzaileek erortzeko arriskua duen egitura aztertuko dute, nola jokatu erabakitzeko.

Egunean zehar, larrialdi-zerbitzuek hainbat esku-hartze egin behar izan dituzte haizeak teilatu, txapa, pertsiana edo leihoetan eragin dituen kalteengatik.

Suhiltzaileek 50 bat irteera egin dituzte haizearekin lotutako gertakariengatik, batez ere Nerbioi ibaiaren ezkerraldean eta Getxon.

Kasu gehienetan, fatxadak konpontzea eta teilatuetatik zintzilik zeuden antenak ziurtatzea izan dira egin beharreko lanak.

Suhiltzaileek Portugaleten ere esku hartu behar izan dute, haizeak teilatu bat altxatu baitu, baita hainbat tokitan ere, publizitate-hesiak eta farolak erori direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Arabako albisteak Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak bideoak Eguraldia Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak