Gizartea -

Katamaran batean

Donostian bost gazte atxilotu dituzte, edaria lapurtzea egotzita

Ustez, Kaiko Pasealekuan porturatuta zegoen katamaran batera sartu eta botila ugari eraman dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bart, Ertzaintzak 16 eta 18 urte bitarteko bost lagun atxilotu ditu, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ustez, Donostiako kaian zegoen katamaran batera sartu dira edariak lapurtzera.

Ertzaintzak goizaldeko hiru eta erdiak aldera jaso du abisua. Orduan Kaiko Pasealekuan zegoen gizon batek ertzainei deitu die, gazte talde bat katamaranera sartzen ikusi eta gero.

Berehala identifikatu dituzte bostak. Beste patruila batek, bitartean, katamaranera sartzeko atea indarrez ireki dutela frogatu du.

Indarrez eginiko lapurreta

Gazte taldea katarmaranera sartzen zeneko irudiak ikusi ostean, Ertzaintzak bostak atxilotu ditu, indarrez lapurreta egitea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea