Gizartea -

Lege berria

Jaurlaritzak estadioetan eta ibilgailuetan erretzea debekatu nahi du

Halaber, lege berriak edari alkoholdunen salmenta zorroztuko du, adingabeek 'litroak' egitea saihesteko.

Lege berriak edari alkoholdunen salmena zorroztuko du, adingabeek 'litroak' egitea saihesteko. EFE
Lege berriak edari alkoholdunen salmena zorroztuko du, adingabeek 'litroak' egitea saihesteko. EFE
Lege berriak edari alkoholdunen salmena zorroztuko du, adingabeek 'litroak' egitea saihesteko. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritza Mendekotasun Lege berria prestatzen ari da, estadioetan eta ibilgailu pribatuetan erretzea debekatzeko. Azken kasu horretan, ibilgailuan adingabeak badaude baino ez lukete debekatuko.

Jesus Maria Fernandez Osasun sailburuordeak Radio Euskadin azaldu duenez, legeak droga erabiltzaileen eskubideak arautzea eta gazteen artean alkohol eta tabako kontsumoa prebenitzea izango du helburu.

Horren ildotik, zorroztu egingo dute alkohol salmenta supermerkatuetan eta denda txinatarretan, adingabeek 'litroak' egitea saihesteko. Halaber, mugak jarriko dituzte edari alkoholdunen promozioetan.

Legearen beste puntu batean, alkohola kontsumitzen den lekuetan adingabeak izatea debekatu nahi dute, betiere gurasoekin ez badaude.

Sailburuordeak aitortu du ez dutela ezer "inposatu" nahi, eta, horregatik, kirol klubekin eta herritarren ordezkariekin hitz egingo dutela. Nolanahi ere, legeak "harrera ona" izango duela uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea