Gizartea -
ELX, ALACANT
103 lagun zauritu dira Elxen, suziri batek ezustean su hartuta
Nit de L'Alb jaia ospatzen ari zirela gertatu da ezbeharra. Sei pertsona larri daude.
Erredakzioa
Guztira, 103 lagun zauritu dira Elxen, Alacanten, Nit de L'Alb jaia ospatzen ari ziren bitartean. Horietatik sei larri daude, bertako osasun zerbitzuen arabera.
Astelehen gauean izan da ezbeharra, suziri batek behar baino lehenago su hartu du. 103 pertsona zauritu dira; gehienek erredurak dituzte.
22 lagun Elxeko Ospitale Nagusian artatu dituzte, beste bost Vinalopoko ospitalera eraman dituzte. Gainerakoak, tokian bertan artatu dituzte.
Vinalopoko ospitalera hiru lagun joan dira lehen eta bigarren mailako erredurekin.
Zaurituetako bat hiru urteko ume bat da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea