Gizartea -
BILBOKO ASTE NAGUSIA
Virginia Berasategi: '9 Iron Man jarraian egitea bezalakoa izango da'
Bilboko Aste Nagusiko pregoilariak abuztuaren 18ko aldarria “lasterketa batean irteteko pistola-tiroa bezala izango da” dela adierazi du, bere aurkezpen ofizialean.
Erredakzioa
Virginia Berasategik uste du, pregoia irakurtzea, “9 Iron Man jarraian egitea” bezalakoa izango dela. “Iron Man”, igeriketa, txirrindularitza eta atletismo erresistentzia probari esaten zaio.
Ofizialki pregoilari izendatu dute Berasategi, eta Nerea Orizaola txupinera. Biek Itziar Urtasun festetako zinegotzia eta Bilboko Konpartsetako bozeramailearekin batera azaldu dira.
Berasategik amets bat bete du Pregoilari izendapena “bilbotar batek jaso dezakeen ohorerik nagusiena da”, hala uste du triatrelak. Pregoilari izatea, inoiz beteko ez zuen amets bat dela adierazi du. Aurreko urteetan Bilboko festetaz gozatzeko asti gutxi izan duela aitortu du, gogor entrenatu behar izan baitu data horietan, onartu du. Aldarria irakurtzea erronka handia dela gaineratu du, eta “topera” gozatuko nahi du.
Virginia Berasategik abuztuaren 18an irakurriko du pregoia, “lasterketa batean irteteko pistola-tiroa bezalakoa izango da”, hala adierazi du bere aurkezpen ofizialean. Irakurri eta gero, “urduritasuna joan egingo da”. Bilbotar guztien isla izan nahi du Aste Nagusiak irauten dituen bederatzi egunetan zehar.