Gizartea -

Ezbeharra

16 urteko gazte bat hil da Huescan bigantxen kolpea jasota

San Lorentzoko jaietako ospaketetan bigantxekin izandako azken saioan kolpe handia hartu du nerabeak. Ospitalera eraman badute ere, gaztea hil egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

16 urteko gazte bat hil da asteazken honetan Huescan, San Lorentzoko jaietako ospaketetan bigantxekin izandako azken saioan kolpe handia hartu ostean. Aragoiko Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, gaztea Huescako San Jorge Ospitalera eraman dute baina bertan hil egin da.

Jaiak bitartean, bigantxen saioak egunero egin dituzte Huescako zezen plazan, 08:00etan. Ana Alos Huescako alkatea Udaltzaingoarekin eta Gobernuko kideekin bildu da jazoeraren nondik norakoak aztertzeko eta jaietako azken eguna bertan behera utziko ote duten erabakitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea