Gizartea -

Ezbeharra

66 urteko gizon bat hil da bizikletarekin ibaira erori ostean, Sarrian

Dirudienez, gizonezkoak bihotzeko arazoren bat izan du bizikletan zihoala, eta Baia ibaira erori da, Gorbeiako parketxetik hurbil.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

66 urteko gizonezko bat hil da asteazken goizean Arabako Sarrian (Zuia), Gorbeiako parketxearen ondoko bide batetik bizikletaz zihoala Baia ibaira erorita.

12:00ak jota, SOS Deiak 112 Larrialdietarako Zerbitzuek herritar baten deia jaso dute. Gizonezkoa 'arrantzalearen etxola'tik gertu konorterik gabe zegoela esan du herritar honek.

Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologia Zuzendaritzako teknikari batek koordinatuta, mediku talde bat, Ertzaintza patruila bat eta helikoptero bat mobilizatu dituzte.

Biktima istripuaren tokian artatu badute ere, medikuek gizonezkoaren heriotza egiaztatu dute. Antza, erori aurretik, gizonezkoak bihotzeko osasun arazoa izan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea