Gizartea -

Titular nagusiak

Albiste izango dira: Soldata minimoaren igoera, itsaso Gorriko krisia eta Guggenheimeko programazio berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.

Yolanda Diaz. EFE.
Yolanda Diaz. EFE.
Yolanda Diaz. EFE.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urtarrilak 12, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Soldata minimoaren igoera: Diputatuen Kongresuak langabeziako sorospena erreformatu behar zuen dekretua bertan beherautzi ostean, Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko bigarren presidenteorde eta Lan eta Ekonomia Sozialeko ministroak iragarri du erreforma gizarte eragileekin negoziatuko duela, eta horretarako bilerara deitu ditu gaurko. Batzarrean, orobat, lanbide arteko gutxieneko soldataren igoera ere adostu nahi du Lan Ministerioak. 

- Krisia itsaso Gorrian: AEBk eta Erresuma Batuak matxino huthien hainbat posizio militar bonbardatu dituzte goizaldean Yemengo sei probintziatan gutxienez, matxinoek Itsaso Gorrian merkataritza-ontzien aurka egindako erasoei erantzun gisa. Ekintza horren ondorioz, Iranek babestutako mugimendu xiitak gerra deklaratu die herrialde horiei.

- Guggenheimeko programazio berria: Juan Ignacio Vidarte Guggenheim Bilbao Museoko zuzendari nagusiak eta Lucia Agirrek, Marta Blàviak, Manuel Cirauquik eta Lekha Hileman Waitollerrek osatutako Museoko Komisario Taldeak 2024an bisitariek izango dituzten hamar erakusketen gakoak azalduko dituzte, Museoko auditorioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo gaur Guggenheim albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Lana Erresuma Batua argazkiak Espainiako Gobernua argazkiak Gizartea bideoak Ekonomia albisteak Eguneko albisteak Azken kultur albisteak Albisteak Museoak Soldatak albisteak gaur Yolanda Diaz Ekialde Hurbileko albisteak