Gizartea -
AUTO ISTRIPUA NAFARROAN
41 urteko gizon bat hil da Funesen, bere ibilgailuak kamioi batekin talka eginda
Istripua 06:00etan gertatu da, NA-115 errepidean, ikertzen ari diren arrazoiengatik. Gizona ibilgailuan harrapatuta zegoen, eta berehala hil da.
N. B. | EITB MEDIA
41 urteko gizon bat hil da astearte honetan NA-115 errepidean, Funesen (Nabara), auto batek kamioi baten aurka talka egin ostean, Foruzaingoak jakitera eman duenez. Gizona Milagrokoa zen eta Rincon de Soton (Errioxa) bizi zen.
Istripua 06:00etan gertatu da, 34.2 kilometroan. Tafallako osasun-baliabideak, Iruñeko eta Tuterako bide-segurtasunek kideak, Iruñeko eta Tuterako atestatuko langileak eta suhiltzaileak istripuaren tokira bertaratu dira.
Larrialdietako zerbitzuek ezin izan dute ezer egin gizona salbatzeko. Gizona gidatzen ari zen ibilgailuan harrapatuta zegoen, eta berehala hil da.
Istripuaren ondorioz, errepidea itxi egin dute. Foruzaingoak desbideratze bat prestatu du eta zirkulazioa bideratu du.
Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko. Foruzaingoa ezbeharraren izapideak bideratzen ari da.