Gizartea -
PROSTITUZIOA
Kaleko prostituzioaren debekua gogortu egin dute Bartzelonan
Kataluniako hiriburuko udalak kalean sexu-harremanak izaten dituztenei 1.500 eta 3.000 euro bitarteko isunak jarriko dizkie
Erredakzioa
Bartzelonako Probintziako Aldizkari Ofizialak Kaleko zerbitzu sexualen eskaera eta eskaintza zigortzen diren Udal Ordenantza jaso du dagoeneko. Bartzelonan, kalean sexu-harremanak izatea 2006. urtetik debekatuta dagoen arren, ostiral honetan onartutako lege aldaketak bezeroen eta sexu-harreman horien bultzatzaileen kontrako zigorrak gogortu ditu.
Horrela, harreman mota horiek eskatu, eskaini eta negoziatzeagatik, bezeroak 1.000 eta 1.200 euro arteko isuna jaso lezake. 1.500 eurora irits daiteke ikastetxe batetik 200 metro baino gutxiagora eginez gero.
1.500 eta 3.000 euroXavier Trias: “XXI. mendeko esklabotza da” Xavier Trias Bartzelonako alkateak adierazi duenez, araudi berriarekin “Kataluniako hiriburua sexu-esplotazioa baimentzen ez duen hiria dela esan nahi zaio mundu osoari”.
Alkatearen esanetan, “lau egunetan ez da prostituzioaren arazoa konponduko, baina Udalak bere baliabide guztiak erabiliko ditu hori lortzeko, eta prostitutak baino bezeroak jazarriko ditu”. Ekimen horrekin batera, Udalak gizarte-laguntza eskainiko die prostitutei, alkatearen arabera, eta “prostituzioa XXI. mendeko esklabotza” dela nabarmendu du.
Araudi berria irailean jarriko dute martxan. Ez omen dira lehen egunetik zigorrak jartzen hasiko, lehen asteak behintzat jendea informatzeko erabiliko baitituzte.