Gizartea -
Gertakaria
Hildako bat eta zauritu bat Mallorcan balkoi batetik jausi ondoren
20 urteko gaztea Obelisco hoteleko bosgarren solairutik erori eta jarraian hil da.
Erredakzioa
20 urteko turista gazte bat hil da Mallorcan ostegun goizaldean Palmako hotel bateko bostgarren solairutik erori ondoren, 061 Emergentzia Zerbitzuko arduradunek Europa Pressi azaldu diotenez.
Gertakaria 06:25etan gertatu da, oraindik jakin ez diren arrazoiengatik 20 urteko gaztea Obelisco hoteleko bosgarren solairutik erori denean. Kolpeen eraginez jarraian zendu da.
Lekura 061eko Zainketa Intentsiboetako Unitate mugikor bat gerturatu da, baina ezin izan dute mutilaren bizitza salbatzeko ezer egin, heldu direnerako hilda baitzegoen.
Aldi berean, 20 urteko beste gazte bat larriki zauritua suertatu da ostegun goizaldean, Mallorcako Magaluf herriko hotel bateko hirugarren solairutik jausi ondoren.
Kontusio larriak
Gaztea Torrenova kalean dagoen Sotavento Hoteleko hirugarren solairutik erori da 23:45etan, eta erorketaren ondorioz zauri larriak ditu.
Gertakariaren lekura ZIUko anbulantzia bat eta Oinarrizko Bizi Euskarrirako beste bat hurbildu dira, eta gazteak behar zuen arreta eman ostean Palmako Son Espases Ospitaleko ZIUra eraman dute.