Gizartea -

Baso-sutea

Sute bat piztu da Irurtzunen, Nafarroan

Bi Ahizpa izenaz ezagutzen diren mendietako batean izan da, iristeko zaila den inguru batean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea piztu da Bi Ahizpa izenaz ezagutzen diren mendietako batean, Irurtzunen (Nafarroa). Sute txikia da oraingoz, baina zaila da bertara iristea.

Sutea txikia den arren, zaila da bertara heltzea, hori dela eta, Lañerriko (Ezkabarte) sutetik eramandako bi helikopterorekin itzaltzen saiatzen ari dira.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, sua 12:51n piztu da, A-15 autobidetik gertu; Donostiarako norabidean ezkerretara dagoen aldean.

Nafarroako Larrialdietarako Agentziak suhiltzaileak ere bidali ditu bertara Altsasutik eta Leitzatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea