Gizartea -
Gomerako sutea
Mende oso bat beharko da Garajonayko 100 hektarea berreskuratzeko
Beste eremu batzuk, aldiz, 10-15 urtetan errekuperatuko dira. Parkeko zuzendariaren arabera, suak 900 hektarea erre ditu.
Erredakzioa
Garajonayko Parke Naturaleko 100 hektarea inguruk mende oso bat beharko dute sutea gertatu aurretik zeuden egoerara itzultzeko, Angel Fernandez parkeko zuzendariak aditzera emandakoaren arabera.
Laguna Granden kazetariei egindako adierazpenetan esan duenez, parkeko beste eremu batzuek denbora gutxiago beharko dute errekuperatzeko, 10-15 urte inguru.
Fernandezen arabera, suak Garajonayko Parkeko 900 hektarea inguru erre ditu, eta maila ezberdinetako kalteak eragin ditu landaredian.
Gauzak horrela, suteak larreak eta sasiak erre ditu gehien bat, eta bi-hiru urtetan itxura berdea errekuperatuko dute.
10-15 urteko guneak ere erre ditu, parkearen kanpoaldean. Leku horietan berrezarpen programak egiten ari ziren, eta 10 urte beharko dira lehengo itxura errekuperatzeko.