Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Sei gizonezko atxilotu dituzte Euskadin genero indarkeria leporatuta
Azken orduetan Ertzaintzak bost gizon atxilotu ditu Bilbon eta beste bat Donostian emakumeen kontrako indarkeriarekin lotutako delituak egotzita.
Erredakzioa
Ertzaintzak sei lagun atxilotu ditu azken orduetan Euskadin genero indarkeria delituak leporatuta. Bost atxiloketa Bilbon izan dira, eta seigarren bat, berriz, Donostian, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Lehen atxiloketa Bilbon jazo da. 03:00ak aldera Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat eraman du preso, bikotekide ohiari eraso egitea leporatuta. Bigarren atxiloketa Bilbon ere izan da, 03:15ean. 46 urteko beste gizonezko bat atxilotu dute bikotekide jotzeagatik. Kolpearen ondorioz, emakumeak zauriak zituen begian.
05:20ean izan da hirugarren atxiloketa: kasu honetan, 35 urteko gizon bat, bikotekide ohiari eraso egitea ere egotzita. Oraingoan, bikotea banatzeko prozesuan zegoen. Erasoaren ondorioz, biktima ospital batera eraman behar izan dute.
00:25ean Ertzaintzan laugarren gizon bat atxilotu du, 41 urtekoa, bikotekideari eraso egitegatik eta mehatxatzeagatik. Azkenik, Bilbon izandako azken atxiloketa 05:20ean jazo da: 18 urteko gazte bat eraman dute espetxera bikotekide ohiari eta honen mutil-lagunari eraso egitea egotzita.
Atxiloketa bat Donostian
Asteburu honetako azken atxiloketa Donostian egin dute, gaueko 23:30ean, Boulevard kalean. Gizon batek lepotik heldu du emakumezko bat, eta Ertzaintzako patruila bat erasoaren lekukoa izan da. 48 urteko ustezko erasotzailea atxilotu eta emakumea osasun zentro batera dute.