Gizartea -
Aste Nagusia 2012
8.000 pertsona gehienez Aste Nagusiko kontzertuetan
Bilboko Aste Nagusiak kontzertu handien 'egoitza' berria estreinatuko du gaur, Karola Espazioa.
Erredakzioa
Bilbok Aste Nagusiko kontzertu handien 'egoitza' berria estreinatuko du gaur gauean, Karola Espazioa, hau da, Itsas Museoaren zabaldegia. Hain zuzen ere, Public Enemy rap talde estatubatuarra izango da bertan jotzen lehena, 24:00etan.
Espazio berriak, baina, Botika Zaharrak (kontzertu handien aurreko egoitza) ez zituen baldintza batzuk izango ditu. Adibidez, jende-muga.
"Gehien jota 8.000 pertsona sartuko dira Karola Espazioan. Polizia eta suhiltzaileak oso ondo ari dira lanean, eta inor gehiago ez esan beharko dute. Eta esaten badut ezin dela jende gehiago sartu, ezin da jende gehiago sartu", azaldu du Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan.
"Hiru irteera baino ez daude, eta ez dut nahi norbaitek itsasadarrera jauzi egitea", gaineratu du.
Azkunak aitortu egin du balitekeela jende-mugak "liskarrak" sortzea "katxi eta pilula batzuk hartu dituztenekin", eta, horrenbestez, "serio jokatu beharko dugu". "Lekua ondo dago, betiere jendeak errespetatu egiten badu", iritzi dio.
Dena dela, alkateak onartu du duela hainbat hilabete kontzertuak Miribillan egitea proposatu zuela. Azkenean, baina, Itsas Museoaren zabaldegian egingo dituzte, hiriburuko erdigunetik gertuago dagoelako, beste hainbat arrazoiren artean.
KAROLA ESPAZIOKO KONTZERTUAK
- Astelehena, hilak 20: Public Enemy (24:00)
- Asteartea, hilak 21: Ana Torroja (24:00)
- Asteazkena, hilak 22: Celtas Cortos (24:00)
- Osteguna, hilak 23: Astenagusidance (24:00)
- Ostirala, hilak 24: Esne Beltza (24:00)
- Larunbata, hilak 25: Juan Magan (24:00)
Bilbok Aste Nagusiko kontzertu handien 'egoitza' berria estreinatuko du gaur gauean, Karola Espazioa, hau da, Itsas Museoaren zabaldegia. Hain zuzen ere, Public Enemy rap talde estatubatuarra izango da bertan jotzen lehena, 24:00etan.Espazio berriak, baina, Botika Zaharrak (kontzertu handien aurreko egoitza) ez zituen baldintza batzuk izango ditu. Adibidez, jende-muga."Gehien jota 8.000 pertsona sartuko dira Karola Espazioan. Polizia eta suhiltzaileak oso ondo ari dira lanean, eta inor gehiago ez esan beharko dute. Eta esaten badut ezin dela jende gehiago sartu, ezin da jende gehiago sartu", azaldu du Iñaki Azkuna Bilboko alkateak, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan."Hiru irteera baino ez daude, eta ez dut nahi norbaitek itsasadarrera jauzi egitea", gaineratu du.Azkunak aitortu egin du balitekeela jende-mugak "liskarrak" sortzea "katxi eta pilula batzuk hartu dituztenekin", eta, horrenbestez, "serio jokatu beharko dugu". "Lekua ondo dago, betiere jendeak errespetatu egiten badu", iritzi dio.Dena dela, alkateak onartu du duela hainbat hilabete kontzertuak Miribillan egitea proposatu zuela. Azkenean, baina, Itsas Museoaren zabaldegian egingo dituzte, hiriburuko erdigunetik gertuago dagoelako, beste hainbat arrazoiren artean.KAROLA ESPAZIOKO KONTZERTUAK- Astelehena, hilak 20: Public Enemy (24:00)- Asteartea, hilak 21: Ana Torroja (24:00)- Asteazkena, hilak 22: Celtas Cortos (24:00)- Osteguna, hilak 23: Astenagusidance (24:00)- Ostirala, hilak 24: Esne Beltza (24:00)- Larunbata, hilak 25: Juan Magan (24:00)