Gizartea -
Gertakaria
Hiru gorpu topatu dituzte Badalonan behera etorritako eraikinaren hondakinen artean
Eraikinean erroldatuta eta atzotik desagertuta zeuden hiru pertsonak izan daitezke. Badalonako Udalak hiru dolu egin ezarri ditu.
Agentziak | EITB Media
Generalitateko suhiltzaileek hiru gorpu aurkitu dituzte atzo Badalonan (Bartzelona) erori zen eraikinaren hondakinen artean. Gertakaria jazo zenetik, desagertuta zeuden hiru pertsonenak izan daitezke, iturrion arabera.
Hondakinak erretiratzeko lanetan topatu dituzte hilotzak. Lehena 01:45ean aurkitu dute; bigarrena, 06:30ean, eta azkena, 07:00etan.
Heriotzen berri izan ondoren, Badalonako Udalak hiru dolu egin ezarri ditu eta arratsalderako (17:30ean) elkarretaratzea deitu du Vila plazan.
"Albiste ikaragarria da Badalona hiriarentzat, orain biktimen senitartekoen eta etxerik gabe geratu diren bizilagunen ondoan egon behar dugu", adierazi du Xavier Garcia Albiol Badalonako alkateak.
Bost solairuko eraikina Badalonako Canigo kaleko 9.ean zegoen, eta atzo, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, behera etorri zen.