Gizartea -
Eustat-en datuak
Euskal emakumeak, Europan bizi itxaropen handiena dutenak
Euskal gizonen batez bestekoa 79,0an kokatzen da, ia 7 urte gutxiago.
Erredakzioa
Euskal emakumeak bizi-itxaropenaren Europako zerrendaren lehen postuan daude: 85,7 urte bizi dira, batez beste. Azken hamar urteetan, ia 10 urte luzatu da kopurua; “igoera nabarmena”, Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera.
Datu horiek egiaztatzen dutenez, euskal emakumeak dira bizitza luzeena duten europarrak. Gizonek, aitzitik, ez dute zorte bera, eta 79,0 urtekoa da, batez beste, haien bizi-esperantza.
Estatuko datuei dagokienez, zifrak EAEkoak baino apur bat baxuagoak dira: emakumeen kasuan 85,5 urtean kokatzen da, eta gizonen kasuan 78,3n.
Euskadin azken hamarkadan izandako gorakada kontuan hartzeko modukoa da. 2000. Urtean, euskal emakumeen bizi-itxaropena 83,7 urtean eta euskal gizonena 76,4 urtean zegoen; gaur egun, hamar urte geroago, ordea, emakumeena 85,7n dago, eta gizonena 79,0n.
EBko zerrenda osoari dagokionez, euskal emakumeen atzean Frantziakoak daude: 85,3 urtekoa da bizi-itxaropena. Hurrengoak Maltakoak eta Suediakoak dira, 83,6 urterekin, eta horien atzetik Austria, Finlandia eta Luxemburgekoak daude: 83,5 urte.
Beste alde batetik, bizi-itxaropen baxuena Bulgarian dago, 77,4 urterekin, hurrengoak Errumania, 77,6 urterekin, Letonia, 78,4rekin eta Hungaria 78,6rekin dira.
Europar Batasuneko gizonen kasuan, suediarrak dira bizi-itxaropen handiena dutenak, 79,6 urterekin. Maltarrak, batez beste, 79,2 urtez bizi dira, eta holandarrak, berriz, 78,9 urtez. Gizonen kasuan, bizi-itxaropen baxuena duten herrialdeak Lituania, 68 urterekin, Letonia, 68,8rekin, Errumania 70,1ekin eta Bulgaria 70,3rekin dira.
Euskal emakumeak bizi-itxaropenaren Europako zerrendaren lehen postuan daude: 85,7 urte bizi dira, batez beste. Azken hamar urteetan, ia 10 urte luzatu da kopurua; “igoera nabarmena”, Eustat Euskal Estatistika Institutuaren arabera.Datu horiek egiaztatzen dutenez, euskal emakumeak dira bizitza luzeena duten europarrak. Gizonek, aitzitik, ez dute zorte bera, eta 79,0 urtekoa da, batez beste, haien bizi-esperantza.Estatuko datuei dagokienez, zifrak EAEkoak baino apur bat baxuagoak dira: emakumeen kasuan 85,5 urtean kokatzen da, eta gizonen kasuan 78,3n.Euskadin azken hamarkadan izandako gorakada kontuan hartzeko modukoa da. 2000. Urtean, euskal emakumeen bizi-itxaropena 83,7 urtean eta euskal gizonena 76,4 urtean zegoen; gaur egun, hamar urte geroago, ordea, emakumeena 85,7n dago, eta gizonena 79,0n.EBko zerrenda osoari dagokionez, euskal emakumeen atzean Frantziakoak daude: 85,3 urtekoa da bizi-itxaropena. Hurrengoak Maltakoak eta Suediakoak dira, 83,6 urterekin, eta horien atzetik Austria, Finlandia eta Luxemburgekoak daude: 83,5 urte.Beste alde batetik, bizi-itxaropen baxuena Bulgarian dago, 77,4 urterekin, hurrengoak Errumania, 77,6 urterekin, Letonia, 78,4rekin eta Hungaria 78,6rekin dira.Europar Batasuneko gizonen kasuan, suediarrak dira bizi-itxaropen handiena dutenak, 79,6 urterekin. Maltarrak, batez beste, 79,2 urtez bizi dira, eta holandarrak, berriz, 78,9 urtez. Gizonen kasuan, bizi-itxaropen baxuena duten herrialdeak Lituania, 68 urterekin, Letonia, 68,8rekin, Errumania 70,1ekin eta Bulgaria 70,3rekin dira.