Gizartea -
Gertaera
Baso-sute bat piztu da Arasen, Nafarroan
Sutearen lekura Lizarrako eta Lodosako suhiltzaileak bertaratu dira, hiru helikoptero eta hegazkin batez gain. Biztanleek ez dituzte euren etxeak hustu beharrik izan, suteak norabidea aldatu baitu.
Erredakzioa
Baso-sute bat piztu da Arasen (Nafarroa) eta, hirigunerantz zuzendu den arren hasieran, azkenean biztanleek ez dituzte euren etxeak hustu beharrik izan suteak norabidea aldatu baitu.
Nafarroako Gobernutik jakitera eman dutenez, sutea 17:30 aldera piztu da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik.
Sutea hasiera batean 187 biztanle dituen hirigunerantz zuzendu da, Lizarran, eta etxe batzuetako baratzak erre ditu zertxobait. Ondorioz, sutearen lekura Lizarrako eta Lodosako suhiltzaileak bertaratu dira, hiru helikoptero eta hegazkin batez gain.
Suhiltzaileen lanak eta haizeren norabidean aldaketak sutea herrira iristea ekidin dute.
Sutea Bargotarantz zuzendu da, eta, herriak arriskurik ez izan arren, Arabako suhiltzaileen laguntza eskatu dute, oraindik piztuta dirauen sutea itzaltzeko lanean parte hartzeko. Gauean, 2. mailako sutea itzaltzen saiatuko dira 100 suhiltzaile inguru, momentuz suteak kontrolik gabe jarraitzen baitu.