Gizartea -

Iruñean

Bi pertsona atxilotu dituzte loteria sarituaren iruzurra egiteagatik

Iruñeko Udaltzaingoak 33 eta 37 urteko J.L.G.F. eta S.S.P gizonak atxilotu ditu, baina Polizia Nazionalak ez du ikerketa bukatutzat eman.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona atxilotu dituzte gaur Iruñean biolentziaz eginiko lapurreta, iruzurra eta erreklamazio-judiziala egotzita. Ustez, atxilotuak saridun loteria txartel faltsuen iruzurrarekin erlazionatuta daude, eta eskudirutan zein bitxietan 80.000 euro inguru lapurtu omen dituzte.

Iruñeko Udaltzaingoak 33 eta 37 urteko J.L.G.F. eta S.S.P kubatarrak atxilotu ditu. Dena den, oraindik Polizia Nazionalak ez du ikerketa bukatutzat eman.

Agenteek azaldu dutenez, J.L.G.F.-k 16 errekerimendu polizial ditu Espainiako Estatu osoan, eta, horrez gain, Malagako, Caceresko eta Valentziako Auzitegiek lau erreklamazio judizial jarri dituzte pertsona horren aurka, besteak beste iruzur delituak egotzita.

Poliziaren Buruzagitza Nagusiak ohar baten bitartez azaldu duenez, delitu modalitate horretarako bi pertsona behar dira gutxienez. Horietako bat biktimarengana hurbiltzen da analfabetoaren papera eginez, eta sarituta omen dagoen loteria kupoi bat erakusten dio dirua kobratzeko laguntza eskatuz.

Egunkari ebakinak

Momentu horretan bigarren gaizkilea sartzen da jokoan, eta bere kidearen kupoia sarituta dagoela “egiaztatzen” du.

Bukatzeko, “saritutako” kupoiaren truke dirua edo bitxiak eskatzen dizkiote biktimari. Biktimak aldaketa onartzen badu, egunkari ebakinez betetako poltsa edo gutun-azal bat jasotzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea