Gizartea -

Gertaera

Mendizale baten gorpua aurkitu dute Asparrenan

Gorpua 40 metroko amildegi batean aurkitu dute (usteltzen hasita zegoen), eta helikoptero bat behar izan dute bertatik ateratzeko.

Ertzaintzak mendizale baten gorpua erreskatatu du. Argazkia: EITB
Ertzaintzak mendizale baten gorpua erreskatatu du. Argazkia: EITB
Ertzaintzak mendizale baten gorpua erreskatatu du. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak arratsaldean mendizale baten gorpua aurkitu du Arbara mendian, Eleze haitzulotik gertu, Asparrenan (Araba).

Biktima 40 metroko amildegian eta egoera txarrean aurkitu dute, eta helikoptero bat behar izan dute erreskatatzeko.

Pertsona batek aurkitu du mendizalearen gorpua, 16:15 aldera, eta SOS Deiak 112 zerbitzura deitu du horren berri emateko.

Deia jasotakoan, Ertzaintzako Brigada Mugikorreko talde bat eta helikoptero bat bertaratu dira, eta, gorpua berreskuratutakoan, Ilarduiara (Asparrena) eraman dute, bertatik Gasteizeko Auzitegiko Patologia Zerbitzura bideratzeko. Ertzaintzak ikerketa bat abiarazi du mendizalearen gorpua identifikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea