Gizartea -

Atzo utzi zuten aske

Ruiz-Mateos ez da Auzitegira aurkeztu, 'atzo bizi izandakoa dela eta'

Ordezkariaren arabera, "askatu arte, Ruiz-Mateos aire giroturik gabeko gela txiki batean egon zen jesarrita hamabi orduz".

Ruiz-Mateos epaitegiaren irteeran. Argazkia: Efe
Ruiz-Mateos epaitegiaren irteeran. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Fernandez Candela Jose Maria Ruiz-Mateosen ordezkariak baieztatu du enpresaria Somosaguasen (Madril) duen etxebizitzan geratu dela eta ez duela Palmara bidaiatuko, “atzo bizitako guztiak bere osasunean eragin duelako”.

Nahiz eta deklarazioa gaur eguerdirako iragarrita egon, goizeko hamaikak aldera enpresariaren ordezkariak Ruiz-Mateos bere etxean geratu dela onartu du, nahiz eta momentu horretan Maria Pascual epaileak ez zeukan erabaki horren berririk.

Palmako Pascual epaileak birritan deitu zuen Ruiz-Mateos epaitegira hotel baten salerosketan gertatutako iruzur batean inputatu gisa deklaratu zezan, baina ez zen behin ere joan, eta hori dela eta bere kontrako atxilotze-agindu bat ezarri zuen. Asteazken goizean atxilotu zuten enpresaria, eta horren ostean Madrilgo Pozuelo de Alarconeko komisaldegira eraman zuten.

Gauez, “atxilotuaren adina eta gizatasun arrazoiengatik”, askatasunean uzteko erabakia hartu zuen epaileak, baina gaur bere aurretik pasatzeko baldintza jarri zion, Balear Uharteetako Justizia Auzitegi Gorenaren arabera.

”Arazo barik bidaiatuko zukeen”

Nueva Rumasako fundatzailea aske uzteko erabakia erabaki gizatiar bat izan dela uste du bere ordezkariak, “dena den, ordu batzuk lehenago egoera jasangaitz bat bizi behar izan zuen, askatu arte, Ruiz-Mateos aire giroturik gabeko gela txiki batean egon baitzen jesarrita hamabi orduz”, esan du ordezkariak.

Ruiz-Mateos “ez dago larri”

Summako talde batek 15:00etan Jose Maria Ruiz-Mateosen etxebizitzara joan da, bertan artatu eta alta eman diote “patologia larria ez delako”, Madrileko Erkidegoko 112 zerbitzuek jakitera eman dutenez.

Enpresaria bere etxean dago, atzo Maria Pascual epaileak aske utzi zunetik, arrazoi humanitarioengatik, hamahiru ordu Polizia-etxean eman ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea