Gizartea -
Identifikatu dute
74 urteko gasteiztar batena zen Asparrenan aurkitutako hilotza
Lehen azterketen arabera, 10-15 egun zeramatzan hilda mendizaleak.
Erredakzioa
Asteazken honetan Arbara mendian (Asparrenan, Araban) aurkitutako hilotza 74 urteko gasteiztar batena da, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Lehen azterketen arabera, 10-15 egun zeramatzan hilda mendizaleak. Oraindik ez dago argi erorketa izan ote zuen ala zorabiatu egin ote zen.
Asteazkenean aurkitu zuen herritar batek mendizalearen hilotza, eta SOS Deiak larrialdi zerbitzuetara deitu zuen. 40 metroko amildegi batean aurkitu zuten gorpua, eta helikoptero bat behar izan dute bertatik ateratzeko. Hilotza usteltzen hasita zegoen.
Ertzaintzako iturriek azaldu dutenez, ez zegoen desagerpenaren inguruko salaketarik, hildakoa bakarrik bizi zelako eta ez zuelako harreman handirik familiako kideekin.