Gizartea -

Eguraldia

Larunbatean euria izango dugu

Prezipitazio gehiena kantauri isurialdean pilatuko da; goizean hasiko da euria egiten eta arratsaldearen atertu egingo du, baina zerua egun osoan zehar egongo da estalita.

Hodeiek ez dute zerua utziko. Argazkia: Juan Joxe Agirre.
Hodeiek ez dute zerua utziko. Argazkia: Juan Joxe Agirre.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean euria egingo du. Prezipitazio gehiena kantauri isurialdean pilatuko da; goizean hasiko da euria egiten eta arratsaldearen atertu egingo du, baina zerua egun osoan zehar egongo da estalita. Ipar/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da; arratsaldean zakar joko du eta bolada gogorrak espero dira kostaldean eta Ebro haranean. Iparraldeko haizearen eraginpean, tenperatura jaitsi egingo da.

Abisu horia olatuengatik

Halaber, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du larunbat eta igande honetarako euskal kostaldean hiru metrorainoko olatuak izango direlakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea