Gizartea -

Istripua Tuteran

'Gehiegizko abiaduran joateagatik gertatu omen da'

Tuterako Segurtasun zinegotziaren hitzetan, istripua Udaltzaingoaren kuarteletik 100 metrora gertatu da, "bihurgunerik gabeko tartean, eta galtzada egoera onean dago".

Francisco Javier Gonzalez Vazquez, Tuterako Segurtasun zinegotzia. EITB.
Tutera istripua | Zinegotzia: 'Gehiegizko abiaduragatik izan omen da'
Francisco Javier Gonzalez Vazquez, Tuterako Segurtasun zinegotzia. EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, Javier Gonzalez Vazquez Udaltzaingo eta Herrizaingo zinegotziak esan duenez, "lehen informazioaren arabera, gidariaren arduragabekeriak eta gehiegizko abiadurak eragin dute istripua".

Zinegotziaren arabera, istripua Udaltzaingoaren kuarteletik 100 metrora gertatu da, "bihurgunerik gabeko tartean, eta galtzada egoera onean dago". Gonzalezen hitzetan, "istripuaren irudia izugarria zen, bihotza hunkitzen duen horietakoa".

Ezbeharra bart izan da Nafarroako Tutera herrian; bertoko lau gazte hil dira zihoazen autoa ubide batera erorita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea