Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Adingabe batek haurdun dagoen bikotekideari eraso egin dio Sestaon
Erasotzailea 16 urteko gizonezkoa da. Haurdun dagoen bikotekideari ostikadak emateagatik atxilotu dute.
Erredakzioa
16 urteko adingabe bat atxilotu dute Sestaon, haurdun dagoen bikotekideari ostikadak ematea egotzita. Erasoa atzo geratu zen eta biktima, adingabea ere, ospitalera eraman behar izan zuten artatzera Herrizaingo Sailak adierazi duenez.
Ertzaintzak atzo 21:30ean jaso zuen abisua, Sestaoko merkatalgune baten ondoan eraso bat gertatzen ari zela eta.
Anbulantzia bat bertaratu zen eta biktima ospitalera eraman behar izan zuten, izan ere, sabelean mina zuela esan zuen eta aurpegian ere hainbat kolpe zituen.
Ondoren, ustezko erasotzailea atxilotu zuten, 16 urteko gaztea, genero indarkeria delitua egotzita.