Gizartea -
Madrilen
Jaka bat lapurtu eta isuna merkatu diote langabezian egoteagatik
Lapurtutakoa errekuperatu zuten eta jabeari bueltatu ziotenez, epaileak ez du arrazoirik ikusi emakumeari 30 eguneko isuna baino gehiago jartzeko.
Erredakzioa
El Corte Ingles dendan lapurretan egiteagatik jasotako isuna 200 eurotik 150 eurora jaitsi dio emakume bati Madrileko Probintzia Auzitegiak. Emakumeak jaka bat lapurtu zuen eta hasiera batean jarritako isuna gehiegi zela esan zuen, langabezian zegoelako.
Rafael Mozo Muelas epaileak egindako idatziareb arabera, ebasketa-falta izan arren, lapurtutako jaka berreskuratu egin zuten eta jabeari itzuli zioten. Ondorioz, epaileak ez du arrazoirik ikusi emakumeari 30 eguneko isuna baino gehiago jartzeko.
Lapurreta aurtengo otsailaren 7an izan zen. Emakumeak jaka lapurtu eta Madrileko Raimundo Fernandez kaleko El Corte Ingleseko segurtasun arduradunek harrapatu egin zuten, ordaindu gabe ihes egiten ari zela.
Madrileko Probintzia Auzitegiak emandako epaia errekurtso bati emadako erantzuna da, 33. Instrukzio Epaitegiak martxoaren 22an emandako epaiaren kontrako errekurtsoari, hain zuzen.